Kargatzen...
Itxi

Musika

Corrido tumbado, bihotz tristeak alaitzeko trap apala

Peso Pluma artistaren eskutik ezagutu dugu modako azken generoa. Mexikotik dator korrontea, eta egungo eszena urbanoan leku propioa egin du dagoeneko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Corrido tumbado musika estiloaz aritu da Ainhoa Vitoria "B Aldea"n. 2019an sortu zen korrontea, Mexikon, bertako landa eremuetako corrido klasikoen eta Hego Amerikako hip-hoparen fusio gisa.

Letra malenkoniatsuak nagusi diren arren, pozik jartzen gaituzten erritmoak erabiltzen dituzte musikariek. Haizezko tresnak, akordeoiak, gitarrak, kontrabaxuak eta mexikar jatorriko hainbat instrumentu erabiltzen dituzte horretarako.

Kolaboratzaileak azaldu digunez, Natanael Cano da corrido tumbadoaren aitzandaria, korronteak Peso Plumaren Bizarrapen sesioarekin indarra hartu duen arren.

Egun, Peso Plumak 50 milioi entzunalditik gora ditu Spotify plataforman eta TikTokeko joeretan erabat biral bilakatu dira bere abestiak.

Audioak (1)