Kargatzen...
Itxi

Musika

Artistak, grebak, kontzientzia eta kultur eragileen sentsibilizaziorako boterea

Kattalin Barcenak artistek mobilizazio sozialetan duten paperaz hausnartu du "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azaroaren 30eko greba orokor feministaren aitzakian, artistek greba eta mobilizazioetan duten papera izan du hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.

Artistek ideia eta borroka sozialen hedapenean duten pisuaz aritu da kolaboratzailea. Honen hitzetan, artistek baliatu beharko lukete kontzientziak pizteko, sentsibilizatzeko eta mobilizaziora deitzeko duten boterea.

Hasteko, 2012an Mexikoko egoera politikoa eta korrupzioa salatzeko sortutako ekimena aipatu du. Bertako hainbat artista ezagun, Julieta Venegas tartean, plaza batean bildu eta mobilizaziora deitu zituzten herritarrak, Natalia Lafourcaderen "Un derecho de nacimiento" abestia kantatuz.

Nakar talde gipuzkoarrak Katakrak liburu dendaren urteurrenerako egindako "Epikuro, mindfulness, speed" izan da Kattalinen bigarren proposamena. Abestiak grebari eta komunismoari egiten dio erreferentzia, ditugun arazo eta minen izaera estrukturala aldarrikatuz.

Broken Brother Brass Band iruindar taldearen "Greba mugagabea" ekarri du tartea borobiltzeko. Letraren zati bat Bertolt Brechten "Alabanza del comunismo" poeman oinarrituta dago.

Audioak (1)