Musika
Ithaka: heldutasun hasiberria, indarra eta erreferenteen aitortza zintzoa
Xalba Ramirezek talde gipuzkoarraren musika ekarri digu “B Aldea”ra.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ithaka taldearen musika ekarri digu Xalba Ramirezek 'D Aldea' tartera. Biluzten izeneko estreinako diskotik abiatuta, talde hasiberriaren ibilbideaz aritu zaigu kolaboratzailea "B Aldea"n.
Talde gazteak dituen erreferenteen indarraz eta horiek euren lanean maisutasunez uztartzeko duten gaitasuna izan du hizpide. Izan ere, TOC, Belako edo Lukieken tankera hartzen dio kolaboratzaileak Ithakaren abestiei.
2022an ezagutu genuen banda, Maketa Lehiaketaren baitan. Ordutik, euren ibilbideak "ilunera" egin duela azpimarratu du Xalbak. Norabide horretan, koherentziaz, heldutasunez eta indarrez gainezka dator taldea, kolaboratzailearen esanetan.