Kargatzen...
Itxi

Musika

Esan Ozenki: 90eko hamarkadan euskal musikaren eszena aldatu zuen zigilua

Kattalin Barcenak Negu Gorriakek sortutako Esan Ozenki zigilua izan du hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kattalin Barcenak Esan Ozenki zigiluak euskal musikan eragindako oihartzuna izan du hizpide "B Aldea"n. Negu Gorriak taldeak sortu zuen zigilua, 1991an.

Esan Ozenkiren inguruan sortutako mugimenduak euskal musika eta kultura ulertzeko modu berri bat ekarri zuela azaldu du Kattalinek. Autogestio bitartez, iraultza sozialerako asmo argia zuten seiluaren baitako musikariek.

Zigiluaren babespean aritu ziren taldeen abestiak ekarri dizkigu kolaboratzaileak. Tartean, Kashbad, Dut, Anestesia eta Negu Gorriaken kantak entzun ditugu.

Audioak (1)