Kargatzen...
Itxi

Musika

Asteko FOMO pilula: Victoria Monét, artista berri onenaren grammya jaso duen artista

R&Baren berpizkundearen protagonistetako bat da Monét, Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n kontatu digunez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hiru Grammy sari irabazi berri ditu (artista berri onenarena, tartean) Victoria Monétek, baina ezer gutxi dakigu musikariaren inguruan.

Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra ekarri digu Monéten inguruan jakin beharreko guztia.

Garaikurra jasotakoan Monétek berak azaldu zuenez, artista "berri" honen atzean 15 urteko lana dago. Izan ere, nazioarteko sona duten beste musikari batzuentzat (Kendrick Lamar eta Ariana Grande kasu) konposatzen aritu izan da hainbat urtez.

JAGUAR II diskoari esker, 2020an kaleratutako JAGUAR diskoaren jarraipena, eskuratu ditu sariak. Bertan, erditze osteko depresioari eta amatasunaren erronkei abesten dio artistak.

 

Audioak (1)