Itxi

Elkarrizketa

Dupla: “Oso polita da sentitzea jendea esperoan duzula”

‘De un pueblo llamado Agurain’ izeneko LPa aurkeztu digu bikoak “B Aldea”n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dupla taldeko kideek De un pueblo llamado Agurain izeneko bigarren diskoa aurkeztu digute "B Aldea"n.

Diskoa idazten hasi zirenean helburu zehatza zuten buruan: kantatzeko abestiak egitea. Gitarra eta ahotsetik abiatuta, dantzatzeko soilik ez eta kantatzeko balio duten piezez osatu nahi zuten diskoa. Izan ere, hamaika plaza dantzan jarri ostean, entzute aktiborako gonbitea egin nahi dio taldeak bere publikoari: "Jendeak sukaldean Dupla jarri eta kantatzea nahi dugu".

Diskoaren tituluaz galdetuta, aguraindarrak izateak euren nortasun pertsonal zein profesionala erabat zeharkatzen dituela kontatu digute musikariek. Bada, euskal eszenaren baitan, "herrikoak" direla eta "mobidatik kanpo" daudela sumatzen dute maiz.

Mikel Irazokik ekoitzi die diskoa eta berarekin lan egitea plazer hutsa izan dela aitortu digu bikoak. Euren bizioetatik atera eta esploratzeko grina piztu die Irazokik.

De un pueblo llamado Agurain sakonago ezagutu nahi baduzu, ikusi Behekaldean zuzenean jo diguten "Artista".

Audioak (1)