Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Pelax, ‘Esan gabe doa’ albumaz: “Disko hau berriz jaiotzea izan da”

Unai Pelayo taldeko abeslariak euren bosgarren diskoa aurkeztu digu “B Aldea”n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pelax taldeko Unai Pelayo "B Aldea"n izan da, banda donostiarraren estudioko bosgarren diskoa aurkezten.

Aurrekoekin alderatuta, normatiboagoa da Esan gabe doa da albuma. Izan ere, lehen entzuleen feedbacka jasota, gurasoen gustukoa (gustukoagoa) dela aitortu ditu Pelaxek.

Pandemia osteko lehen diskoa da aurkeztu diguna. Gertakariak erabat aldatu zuen Pelaxen errealitatea, ezinbestean. Horregatik, berriz jaio izan balira bezala bizi dute Esan gabe doaren sortze prozesua.

LPan aurkituko dugunaz gain, doako eta ordainpeko kultura, artea ulertzeko egin beharreko esfortzua, musika plazaratzeko modu garaikidea (Gorka Urbizuren adierazpenetatik abiatuta) eta Donostiak bizi duen kultura krisialdia izan dituzte hizpide Pelaxek eta Julen Idigorasek.

Pelax zuzenean ikusi nahi izangez gero, hona hitzorduak: Gasteizko gaztetxean otsailaren 23an, Elorrioko Ateneon martxoaren 1ean eta Egiako Plaza Handin, martxoaren 9an (13:00ean).

Audioak (1)