Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Vulcanizadas: “Ez zaigu birtuosismoa interesatzen”

Jone Ibarretxe eta Nerea Arrieta “B Aldea”n izan dira, euren estreinako diskoa aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Vulcanizadas taldeko Jone Ibarretxe eta Nerea Arrieta "B Aldea"n izan dira, Vulcanizadas izeneko estreinako diskoa aurkezten.

Antzinako moduan egin dute lehen diskoaren hedapena: kontzertuak ematen hasi eta gero grabatu. Erabaki erabat praktikoa izan dela aitortu duten arren, abestiek nola funtzionatzen duten probatzeko balio izan diela kontatu digute.

Pandemia garaian sortu zuten taldea, eta kide gehienak aurretik musikaren munduan arituak ziren. Doluaren inguruan hausnartzen dute euren lehen diskoan, "Indarberritzen" izeneko kantarekin bukatuz.

Euretako bi jazzaren mundutik datozen arren, birtuosismotik ihes egin nahi dutela diote Vulcanizadaseko kideak. Soularekiko duten maitasunak eta euren arteko konexioak batzen ditu taldeko bost kideak.

Audioak (1)