Kargatzen...
Itxi

Musika

Sekula joan ez direnen itzulerak: Delirium Tremens, Ertzainak eta Errobi

Hiru talde ikonikoren itzulera izan du hizpide Joseina Etxeberria kolaboratzaileak, "B Aldea"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Joseina Etxeberriak itzuli diren taldeak izan ditu hizpide "B Aldea"n.

1991ean utzi zituen oholtzak Delirium Tremens taldeak. Ia 30 urteren bueltan, Iñigo Muguruza musikariari Kafe Antzokian egindako omenaldian, erabaki zuten euren ibilbideari bigarren aukera bat ematea.

Duela 40 urte kaleratu zuen Hertzainak taldeak bere estreinako diskoa.2022an, 38 urte geroago, euskal rockaren soinu banda osatu duten kantek BEC! bete zuten 2022ko abenduan.

Errobi izan da Joseinak ekarri digun azken itzulera. Adarra Saria jasoko dute aurten, taldearen jaiotzaren 50. urteurrenean. Saria jaso aurretik, Bilboko Euskaldunan jo dute Anje Duhalde eta Mixel Ducauk.

Audioak (1)