Kargatzen...
Itxi

Musika

Auzoa, Granada eta ospea bizitzeko beste modu bat, Dellafuenteren ‘TORII YAMA’n

Kattalin Barcena Dellafuente artistaz aritu zaigu, ikasturteko azken kolaborazioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Dellafuente artista aukeratu du Kattalin Barcenak "B Aldea"ko denboraldiko azken kolaboraziorako.

Granadar musikariaren testuingurua azpimarratu du Barcenak. Artista sonatua den arren, egun boladan dagoen ospeari ihes egiten dio Dellafuentek.


Esan beharreko guztia bere abestietan esaten duela aipatu izan du noizbait. Auzoari, Granadari, historiari eta herritarrei abesten die Dellafuentek, baita existentzialismoaren lotutako beste hainbat gairi ere.

Hau guztia eta beste hainbat xehetasun kontatu dizkigu Kattalinek, Dellafuenteren Torii Yama diskoa entzun bitartean.

Audioak (1)