Itxi

Musika

Punk kursia: etorkizun ezari, bitxiak, existentzialismoa eta melodia itsaskorrak

Kattalin Barcenak Las Petunias, Cariño eta Shego taldeen musika ekarri digu "B Aldea"ra, 'punk kursia' delakoaren erakusle gisa.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kattalin Barcenak punk kursia aukeratuko du "B Aldea"ko ikasturte berriko lehen tarteari ekiteko.

Melodia errazak, doinu itsaskorrak eta letra xumeak dira punk kursiaren ezaugarri nagusiak. Azken urteetan, baina, kursi edo pinpirina izenondoak urteetan zehar izan duen ospe txarrari buelta eman diogula uste du kolaboratzaileak.

Punk kursiaren kasuan, punkaren erroan dauden etorkizunarekiko itxaropen eza eta izaera kritikoa aurretik aipatutako ukitu goxo horrekin uztartzea lortu dute hainbat artistek.

Las Petunias, Cariño eta Shego taldeen abestiak entzun ditugu.


Audioak (1)