Itxi

Musika

Ca7riel eta Paco Amoroso: asteko biralaren atzean dauden artistak

NPR Musicen Tiny Desk sesioa grabatu berri dute argentinar artistak. Bideoak piztu duen polemika ekarri digu Kattalin Barcenak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ca7riel eta Paco Amoroso artistak izan ditu hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n, Paco Amoroso artistarekin egin duen Tiny Desk sesioak piztu duen polemikaren aitzakian.

Argentinar musikariek eztabaida piztu dute euren herrialdeko publiko kontserbadorearen artean, kantatzeko duten modua eta erabiltzen dituzten baliabide musikalak tarteko.

Mainstreametik aldenduta eta gai polemikoak ironiaz landuz, biral bihurtu da NPRren kanaleko bideoa, ia bi milioi ikustaldi eskuratuta.

Barcenak azaldu digunez, bazterrak nahasteko asmo argia dute bi artistek, eta hemendik aurrera ere izango dugu Ca7riel eta Paco Amorosoren berri.

Audioak (1)