Tendentziak
Zoomergazea: emo garaikideen babesleku onirikoa
90eko hamarkadako shoegazearen bertsio gaurkotu arrakatatsua ekarri digu Ainhoa Vitoriak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zoomergaze generoa izan du hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea"n. 90eko hamarkadako shoegazearen bertsio garaikidea da kolaboratzaileak aurkeztu diguna.
2022tik hona, % 220 igo da shoegaze generoaren kontsumoa Spotifyn. Erabiltzaile gehienak estilo honen doinu nostalgikoak, mundu onirikoa eta gitarra distortsionatuekin txunditutako Z belaunaldiko kideak dira.
Generoaren berpizkundea azaltzeko motiboen artean, edukigintza digitala aipatu du Ainhoa Vitoriak. Izan ere, zoomergazearen izaera etereo oso aproposa da sare sozialetako bideoak musikatzeko.
Julie eta Wisp artista gazteen musika ekarri digu kolaboratzaileak, adibide gisa.