Kargatzen...
Itxi

'Dida Fresh' lehiaketa

Udako itsusienen bila gabiltza!

L.Z.

Erredakzioa

Zuek bidalitako argazkiekin galeria bat osatuko dugu, eta irabazleak astebeteko oporrak lortuko ditu. Parte hartu!

'Dida Fresh' saioak lehiaketa berria abiatu du. Uda honetan parrandarik parranda ibili bazara, eta ganorabako galanta eginda bazaude... parte hartu!!!

Tripotxa hazi zaizu? Begizuloak inoiz baino ubelago dituzu? Zure amak ere ez zaitu ezagutzen? Hala bada, bidali zuen argazkiak. Gazteak ikasturtea behar bezala abiatzen lagundu nahi dizue.

Hori dela eta, zuen azala leuntzeko eta irrifarrea berreskuratzeko, "udako itsusienari" astebeteko oporrak oparituko dizkiogu. Hain zuzen ere,  Eroski Bidaiak agentziaren eskutik, Tarragonako Termes Montbrio hotelean bi pertsonentzako egonaldia (mantenu erdian) dago jokoan.

Parte hartzeko baldintzak

Jasotzen ditugun argazkiekin galeria bat osatuko dugu. Parte hartzea oso erreza da. dida@eitb.com helbidera edota Gaztearen whasappera (688605050) Instagram argazki bat bidali behar duzue.

Bertan zuen datuak azaldu behar dira (Izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa eta helbide elektronikoa).

Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da gutxienez 18 urte izatea.

Irabazleak urriaren 6a baino lehen egin behar du bidaia.