Ekainak 28
'Dida'k Mandubian agurtuko du denboraldia
Itziar Urdapilleta
Ohiko kontuez gain, erronka-sorpresa berezia antolatu dugu Jon Gotzonekin.
'Dida' saioak modu berezian agurtuko du denboraldia aurten. Izan ere, irteera antolatu dugu Mandubiara, saioa handik egiteko.
Lan talde osoaz gain, ohiko kolaboratzaileak ere han izango dira; Maddalen Arzallus, besteak beste. Halaber, sorpresa bereziak ere prestatu ditugu, primeran pasatzeko.
Hala, Jon Gotzoni erronka bitxia proposatuko diogu, eta izerditan jarriko dugu. Ez galdu saio berezia, 07:00etatik 10:00etara, zuekin izango gara 'Dida'!