EUSKAL SELEKZIOA
Euskal Selekzioa ofizial izateko eskaera egin dute FIFAn eta UEFAn
Haritz Gallastegik kontatu digunez, duela bi urte 'Euskal Futbola' osatzen duten klubek egin zioten Euskal Federazioari eskaera, eta atzo jarri zuten martxan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haritz Gallastegi Euskal Selekzioko prentsa arduradunetako bat da eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Eskaeraren xehetasunak kontatu dizkigu eta esan digunez, urte bateko epea eman dute negoziatzeko, bai FIFA eta UEFArekin baita Españako Federazioarekin ere.