Kargatzen...
Itxi

Musika

Peio Aldaz: LGTBIQ+ artista berriaren bizipen musikatuak

Proiektu musikal berri bat dakar Peio Aldaz urritzarrak esku artean. Proposamen honekin, LGTBIQ+ kolektiboak herri txikietan pairatzen duen egoera erakutsi nahi izan du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Ametsetan gaude" da Peio Aldazek kaleratu duen proiektu berriko lehen kanta. Urtebete iraun duen proiektu honen atzean, Peio Aldaz ez ezik, Josu Erviti eta Gorka Pastor aurkitu ditzakegu. Proposamen honekin, LGTBIQ+ kolektiboak herri txikietan pairatzen duen egoera erakutsi nahi izan du. Abeslariaren esanetan, "depresioarekin eta antsietatearekin pasa ditudan momentu guztiak nolabait islatzea, eta batez ere, jendeak beste errealitate batzuk daudela ere ikustea da nire helburua".

Audioak (1)