OSASUN MENTALA
Osasun mentalaren garrantziaz hitz egin digu Andrea Aramburuk
Sare sozialek osasun mentalean nola eragin dezaketen ikusi dugu gaur 'Dida Fresh'en.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Osasun mentalak behar duen lekua hartzen ari da gaur egungo gizartean. Olinpiar jokoetan jardun den Simone Biles gimnastak esaterako, bere parte-hartzea alde batera utzi behar izan zuen bere osasun mentala jokoan zegoelako.
Andrea Aramburuk azaldu digu musika munduan ere horrek eragina duela; izan ere, Beyoncé edo Camila Cabello bezalako artistek beraien sare sozialak itxi behar izan dituzte. Hori guztia eta gehiago Gaztea Irratiko 'Dida Fresh' saioan!