Kargatzen...
Itxi

DIDA

Sorotan Bele gogoan, Gorka Sarriegi abeslariaren urtebetetze egunean

48 urte bete ditu gaur Sorotan Bele taldeko Gorka Sarriegi abeslariak. Urtebetetze eguna behar bezala ospatzeko, rock-folk musika taldearen hastapenak ekarri ditugu gogora.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1973ko irailaren 9an jaio zen Gorka Sarriegi musikaria. Batez ere, Sorotan Bele taldean egindako lanagatik ezagutzen duguna; eta 48 urte bete berri dituen honetan, taldeko lehen albumetako abestiak berreskuratu ditugu.

Sorotan Bele talde mitikoak Maketa Lehiaketa irabazi zuen 1992. urtean, Txomin Artolaren etxean grabatutako maketa bati esker, eta, geroztik, taldea desegin arte abeslari gisa kontzertuz kontzertu aritu zen Gorka Sarriegi.

Gerora, bere bakarkako diskoa ere kaleratu duen arren, "Dida"n lehen albumetako abestiak gogora ekarriz zoriondu dugu Sarriegi.

Audioak (1)