DIDA
Abesti onak iraungitzen ez direlako, 17 urteren ostean: "Jaio.Musika.Hil"
Berri Txarrak taldearen disko mitikoa ekarri digu gogora gaur Ainhoa Vitoriak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Vito Records atalak musikazale malenkoniatsuak asetu ditu gaur "Dida"n.
Entzule batek hala eskatuta, Berri Txarrak talde nafarraren bosgarren estudioko lanaz aritu da Ainhoa Vitoria. 2005ean argitaratu zuten, Aitor Oreja gitarristak taldea utzi ostean. Hirukote gisa ateratako lehen lan luzean, gainera, Deabruak Teilatuetan taldeko Aritz Mendietaren kolaborazioa izan zuten, Iraultza Txikien Asanblada kantan.
Bilduma hau zure gaztaroaren parte ere izan bada, eman play botoiari eta gozatu!