DIDA
"Anwar" Alex Txikonen filma estreinatuko da Euskalduna Jauregian
Alpinismoa, solidaridadea eta energia berriztagarria; horiek dira Filmaren oinarriak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lehenengo aldiz, Alex Txikonen "Anwar" filma ikusteko aukera egongo da larunbatean Bilboko Euskalduna Jauregian. Alpinismoa, elkartasuna eta energia berriztagarria oinarri dituen filmaz aritu da alpinista DIDA Gaztea saioan; izan ere, pelikula, alpinistak Manaslu (Nepal) mendira eginiko neguko espedizioaren bidaia izango da. Dokumental "neketsua" izan dela dio, "enpatiaz eta maitasunez" eginikoa. Pandemia garaian grabatutakoa da; Nepal, Sierra Leona eta Pakistango herrietan.
Baina alpinismoarekin loturiko filma baino gehiago, ekintza solidarioa da: eguzki panelez elikatutako lehenengo igoera "ez-kutsatzailea" izan baita. Beraz, aztarna energetikoa murriztea aldarrikatzeko ahalegina ere badu filmak, EKI fundazioarekin batera elkarlanean.