Kargatzen...
Itxi

DIDA

Juergi Special Edition: Zapato Azule eta sanjoanak

Zapato Azuleko abestiaren letra ikastea, kukañatik salto egitea edota San Joan jaiei buruzko bitxikeriak izan dira gaurko saioako gai nagusiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Kili-kilixak etxeztazuz atzamartxukin ulin..." Horrela hasi da gaurko "Dida!" saioa: doinu honekin eta urdinez jantzita.

Joan zara inoiz Ondarroako Zapato Azulera? Ba, adi ibili, jai horretara sartzeko kontrol berria jarri omen dutelako herri sarreran: ba al dakizu abestiaren letra? Ez badakizu, etxera bueltan bidaliko zaituzte!

Ondarruko Zapato Azule izango da larunbat honetan, baina horrekin batera, baita San Joan jaiak ere!

Hernanin, Arbizun, Eibarren... nola ospatzen dira sanjoanak eta zein bitxikeria ditu gau magiko horrek? Beharbada dagoeneko arerioak eta maitatzen dituzuen pertsonak aurkitzen hastea komeni da, gau horretako tradizio garrantzitsu bat kontatu baitigute gure bi juerga zaleek!

Audioak (1)