Kargatzen...
Itxi

Literatura

Ibarzabalen ‘BAR GLORIA’, “lana, biziraupena, maitasuna, bortxa eta familia”ren inguruko nobela

'Dida!'n izan da markinarra, bere lehen eleberria aurkeztu aurretik.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nerea Ibarzabalek bere estreinako nobela plazaratu berri du: "BAR GLORIA". Kazetari eta bertsolari moduan ezagutu dugun arren, idazle gisa ere estreinatu da markinarra.

"Bizimodu aldaketa erradikal batera presaka egokitu behar izan duen jendea" da liburuko protagonista. Pertsona horien guztien bizitzak herri industrializatu batean kokatutako Bar Gloria tabernaren bueltan gurutzatzen dira; lana, familia, bortxa eta beste hainbat gai lantzen dituen eleberrian.

Liburua aurkeztuta, bestelako lanei ekingo die Ibarzabalek, "Bertsolari Txapelketan zentratzeko garaia" dela baitio.

Audioak (1)