Kargatzen...
Itxi

DIDA

Duplak "Alta Gama" aurkeztu digu, primizian!

Bikote aguraindarraren eskutik egin dugu Gazteako estudioan "Alta Gama" izeneko abestiaren lehen entzunaldia. Iaz 50 kontzertutik gora eman ondoren, indarberrituta datoz Gari eta Beñat abesti zein bira berriarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Herriko txoko guztietan kontzertuak eskaintzen ari diren honetan, Dupla taldeko kideek "Alta Gama" abestia sortzeko tartetxo bat hartu dute.

Gaur 'Dida!' saioan primiziaz aurkeztutakoaz gain, zuzenekoak egiten doazen heinean, beste hainbat single berri entzuteko aukera izango dugu. "Alta Gama"n tradizioa eta abangoardia uztartu dute, Mikel Irazoki ekoizlearen laguntzarekin.

Hurrengo kontzertuak:

02/25 DURANGO (40. MINUTU ROCK)
03/03 BALENTZIA
03/09 SANTIAGO DE COMPOSTELA

03/10 XIXON
03/17 GASTEIZ
03/18 ZORNOTZA

Audioak (1)