Itxi

DIDA

Su Ta Gar taldearen eskutik dator aurtengo Herri Urrats jaialdiaren kanta: "Urratsak zubi"

Aitor Gorosabelek zuzentzen duen taldeak izan du aurten Herri Urrats jaialdirako abestia sortzearen ohorea. Euren estiloan, urratsez urrats eraiki duten zubi lana adierazi dute abestiaren bitartez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

40. edizioarekin indartsu itzuli da Herri Urrats festa. Iazko Zetaken abestiak izandako arrakastaren ondotik, ohi baino zailagoa egin zaie 2023ko jaialdiaren kantaren egilea aukeratzea; baina, azkenean, Herri Urratseko lehendakariaren 9 urteko semeak eman zien ideia.

Su Ta Gar taldea zen aproposena. "Urratsak zubi" izenpean argitaratu dute, antolakuntzaren esanetan, urteak daramatzatelako zubi lanak eraikitzen. Abestiaren bideoklipa, berriz, Inge Arinek sortu du.

Aurtengo Herri Urrats jaialdia maiatzaren 14an ospatuko da, Senperen. Aurreko festetan bezalaxe, Ipar Euskal Herriko ikastolak ekonomikoki laguntzea izango du helburu.

Audioak (1)