Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

ZETAK: “Zuzenekoetan euskal mitologiari helduko diogu, pertsonaiak ezagutzeko abenturatxoa izango da”

Pello Reparazek "DESKONTROLA" singlea aurkeztu digu zuzenean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pello Reparazek ZETAKen "DESKONTROLA" aurkeztu digu gaur goizean, "Dida!"n. Abenduaren 6an Durangoko Azokan aurkeztuko duten AAZTIYEN diskoan aurkituko dugu abestia.

Gogotsu eta ilusioz beteta daude kaleratzearekin, Pellok berak azaldu digunez. Diskoan aurkituko dugunaz galdetuta, lan oso kontzeptuala dela aurreratu digu artistak.

Arbizuko euskarari erreferentziak, zalantzan jarritako tradizioak eta euskal kulturaren iruditeri klasikoaren birpentsatzea topatuko ditugu AAZTIYENen. Baita zuzenekoetan ere. Izan ere, Reparazek azaldu digunez, pertsonaia mitologikoez baliatuko dira kontzertuetan.

Audioak (1)