Elkarrizketa
Entzun Beleren “ez du inork behar”, primizian
Belek “kanta erromantiko jostari” gisa definitu du bere single berria.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Primizian aurkeztu digu Lide Hernandok "Dida!"n Beleren single berria: "ez du inork behar".
Kanta erromantiko jostari gisa definitu du artistak datorren abestia. 2000 hasierako R&Baren kutsua du abestiak, ukitu dantzagarri batekin.
Goizaldean izango da entzungai plafatormetan, baina ordu batzuk lehenago entzun dezakezu gurean. Gainera, laster oholtza gainera norekin igoko den kontatuko duela aurreratu digu.
2024.02.02
— Bele (@belemusika) January 26, 2024
Diskoa atera aurretik, azken abestitxo bat erakutsi nahi dizuet.
"ez du inork behar" on air 2024.02.02 goazeeeeeeeen ¿¿ pic.twitter.com/4q3JMl4yXd