Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Pello Reparaz, ‘Mitoaroa’z: “Ikuskizun kontzeptuala eta oso-oso berezia izango da”

Urtarrilaren 4an ZETAKek Nafarroa Arenan emango duen ikuskizuna izan du hizpide Pello Reparazek, 'Dida!'n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Mitoaroa izeneko ikuskizuna aurkeztu digu Pello Reparaz ZETAKeko kideak, "Dida!"n. 2025eko urtarrilaren 4an, ZETAKek bost urteko ibilbidea omenduko du, Nafarroa Arenan.

Aitarekin etorri da Pello estudiora, kontzertu bat baino askoz gehiago izango den hitzorduaren aitzakian. Nafarroa Arena apustu handia den arren, urteurrenak halako esfortzua behar zuela uste dute ZETAKeko kideek.

Erramun Martikorena bertan izango dela aurreratu du Pello Reparazek, eta Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere gonbidatu dituzte, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".

Ekainaren 4an jarriko dituzte salgai Mitoaroko sarrerak, 8:00etan, ZETAKen webgunean.

ZETAK

Audioak (1)