Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Entzun primizian Chill Mafiaren azkena: “MUS CORRIDO”

Esklusiban aurkeztu digute Kiliki Frexko eta Tulik, “Dida!”n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kiliki Frexko eta Tuli, Chill Mafiako kideak biak, kolektiboaren azken kanta aurkeztu digute "Dida!"n. "MUS CORRIDO" du izena eta corrido tumbado mexikar bat da.

Nafarrek mexikar musikarekin duten pasioari helduta, omenaldi moduko batean, konposatu dute kanta. Estetikari dagokionez, Pasión de Gavilanes telesaila izan dute inspirazio iturri.

Bideoklipean, Olaia Inziarte eta Euskoprincess artistak ikusiko ditugu, "maitasun harreman pentagonal bat" antzeztuz, taldekideek aurreratu digutenez.

Sanferminetan emango duten kontzertuan jendaurrean joko dute "MUS CORRIDO" estreinakoz. Primizian estreinatu dugu kanta, Chill Mafiako bi kideekin.

Audioak (1)