Itxi

Musika

Ezagutu Lil, 48280 lekeitiar kolektiboko artista gaztea

Maialen Goirizelaiak artista hasi berri bat ekarri digu “Dida!”ko denboraldi berria hasteko. Gainera, 48280 kolektiboaren berri eman digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lil artista lekeitiarra ekarri digu Maialen Goirizelaiak "Dida!"ra. Musika urbanoa jorratzen du musikari gazteak, 48280 kolektiboaren baitan.

Saioko kolaboratzaileak azaldu digunez, gaurko protagonistak bi abesti ditu entzungai: "Eztot Nahi" eta "One More Time".

Lilen musika ulertzeko, 48280 kolektiboa aurkeztu digu Maialenek.

Bost artista gaztek (BLESZZZ, Ruizma, Lil, Karzu eta Txoron Beats) osatutako taldea da 48280. Lekeitioko posta kodeaz baliatuta, herrian bertan maite duten musika egiteko ametsa dute bost kideek. Amestu eta egin, dagoeneko herriko jaietan jotzeko aukera izan baitute.

Audioak (1)