Estreinaldia
Nøgen: “Hemen gaude, atzera begiratu dugu eta disfrutatutako guztia ikusi dugu”
"Urari" abestia estreinatu dugu taldeko Ane eta Alexekin, "Dida!"n.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nøgeneko Ane eta Alexen bisita izan dugu gaur "Dida!"n, single berri bat eta gosari ederra esku artean.
Taldekide guztiek 30 urteak bete dituzten honetan, hausnarketarako unea iritsi zaie. "Urari" izeneko kantan, Sagueseko hormara eraman nahi gaituzte donostiar musikariek: "Guretzat leku garrantzitsua da, txikitan pipak jaten genituen eta orain zerbezak edaten ditugu bertan".
"Askotan, bidean zehar ez dugu burua altxatu eta atzera begiratzeko denborarik hartzen, eta aurten atzera begiratu nahi genuen: gauzak ez dira beti errazak izan eta hona iristea lortu dugu. Baloratzeko beharra geneukan", azaldu du Alexek.
Aurtengo Donostiako Aste Nagusian Saguesen emandako kontzertuko irudiez eta artxiboko pieza kutunez baliatu dira "Urari"ren bideoklipia egiteko. Eta bitxikeria batez ohartu gara: Antton Telleria ikusi dugu bideoan!