Itxi

Elkarrizketa

Bizardunak: “Ez gara gure buruaz fidatzen, baina iragarritako datak egiteko konpromisoa hartu dugu”

Taldeko Josemari “Dida!”n izan da, bandaren itzuleraren berri emateko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizardunak taldeko Josemari "Dida!"n izan dugu, taldearen itzuleraren aitzakian.

2009an hasi ziren Bizardunak musika egiten. 2013an banda  uztea erabaki zuten, ez zutelako neurtzen jakin: "Bost urtean hiru disko atera genituen, ez genuen dosifikatzen jakin".

Oraingo honetan, oholtzak astintzen jarraituko dute, epe laburrean behintzat.

Gogoak dituzten arren, euren buruez fidatzen ez direla aitortu digu taldekideak. Izan ere, lagun minak dira Bizardunakeko kideak, eta ez dute nahi taldean sor daitezkeen arazoek euren harreman pertsonala kaltetzerik.

Hona iragarritako biraren data eta aretoak: Atarrabiako Totem aretoa (martxoak 15), Gasteizeko Jimmy Jazz (martxoak 22), Azpeitiako Sanagustin (martxoak 29) eta Bilboko Kafe Antzokia (apirilak 5).

Audioak (1)