Itxi

Estreinaldia

Janus Lesterren ‘Lore’, “minetik eta pasiotik” egindako disko gorria

Jokin Pinatxok “Minutuak” izeneko singlea aurkeztu digu, zuzenean, “Dida!”n. Datorren diskoa izan dugu hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Minutuak" izeneko single berria estreinatu dugu "Dida!"n, Janus Lesterrekin.

Bira bukatzen eta disko berrian lanean harrapatu dugu Jokin Pinatxo, Janus Lesterreko abeslaria.

Sortze prozesuaz galdetuta, nekezena konposaketa izan dela azaldu digu artistak. Hala ere, bidea emankorra, ederra eta jende zoragarriz inguratutakoa izan dela azpimarratu du.

Diskoaren unibertsoa osatzeko aukeratutako kolore gorria ez da ausazko hautu bat izan. Gorriak berezkoak dituen "mina eta pasioa"ren ateak zabalduko baitizkigu Janus Lesterren LPak.

Neguarekin etorriko da lan berriaren zuzeneko aurkezpena, Victoria Eugenian egingo duten lehen pase bereziarekin.

Audioak (1)