Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Kerobia: “Espazioan gertatzen dira “HILAK”eko zortzi istorioak”

Xabi Bandini eta Lur Larraza "Gu"n izan ditugu, Kerobiaren buelta eta "HILAK" disko berria hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

20. urteurrenaren aitzakian ateratako "Konstelazioa" LPa publikatu ostean, Kerobia taldeak taula gainera bueltatuko dela iragarri berri du. Bueltan, baina, ez datoz esku hutsik: "HILAK" izeneko album berria atera dute.

Xabi Bandini eta Lur Larraza "Gu"n izan ditugu, taldearen itzuleraren inguruan hizketan. 20. urteurrenaren harira egindako hiru kontzertuetan izandako harrerak erabat harritu zituela aitortu digu Bandinik, eta orduan erabaki zutela lan berriari ekitea.

Diskoa zortzi ataleko telesail gisa planteatu dutela azaldu digute Kerobiako musikariek, espazioan gertatzen diren hainbat istorio kontatzen dituena. Gainera, albumaren ondotik sorpresa gehiago etorriko direla aurreratu digute Bandinik eta Larrazak.

Konbate grabitatorioa da lan berriaren lehen singlea, eta hemen daukazu entzungai.

Audioak (1)