Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Hofe, laster aurkeztuko duen lan luzeaz: “Hurrengo bideoa bonba bat izango da”

"GU" saioan izan da artista nafarra, "Joven Lehendakari" abestiaren arrakasta eta laster publikatuko duten lan luzea hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hofe artista nafarra "GU"n izan dugu Joven Lehendakari abestia aurkezten. Gainera, Gaztearen plato zuriko ateak ireki dizkiogu, abestiaren zuzenekoa grabatzeko.

Abestia aurki aurkeztuko duten lan luzearen aurrerapena da, eta harrerarekin oso gustura daudela aitortu digu Hofek.

Orain arte egindako bideoklipez aritu da Igotz Mendez (Hofe) Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perezekin. Kazetaritza ikaslea eta zinema zale amorratua den aldetik, artearen munduko erreferentzia bisualez josita daude bere abestien letrak eta bideoklipak.

Elkarrizketaren ondotik, Joven Lehendakari zuzenean eskaini zuten Hofek berak eta 4:40ko kideek.

Audioak (1)