Kargatzen...
Itxi

Karrojerias Leire

Telmo Idigoras: nahi baino puntu gutxiago ditu, Bacon Transgenicoko kidea da eta…Maite Garmendia tatuatuko du?

Betizu Taldeko kidearekin izan da Leire Arrojeria, Orion. BTren ostean, punkaren munduan sartu zela eta beste hainbat kontu kontatu dizkio, 'Karrojerias Leire' atalean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Telmo Idigorasen autoan sartu da Leirre Arojeria "GU"ko kolaboratzailea. Kotxean daramanaz, entzuten duen musikaz eta egiten dituen ibilbideez aritu da Idigoras, 'Karrojerias Leire' atalean.

Orion egin dute hitzordua. Autoan sartuta, hainbat disko ikusi ditu Arrojek: "Patxanga a tope" izenekoa, Brigada Criminal, Ken Zazpi, Gatibu…

Telmo Idigoras ikono bilakatu zen 2000ko hamarkadan, Betizu Taldeak Euskal Herrian izan duen arrakastaren ondotik. Taldea desegin zutenean, punkaren munduan murgildu zen Telmo eta Bacon Transgenico izeneko banda sortu zuen.

Tatuatzailea hasi berria ere bada Idigoras, eta trebatzeko boluntario bila dabil. Maite Garmendia tatuaje bat egiteko gogoekin dagoela jakinda, Gazteako estudiora etorri eta aurkezlea tatuatzeko erronka bota diote "GU"ko kideek.

Audioak (1)