Kargatzen...
Itxi

Efemeridea

2020ko inauterietan Txinatik etorritako tolosar bat topatu genuen...eta hau gertatu zen

Koronabirusaren pandemia Euskal Herrira iritsi baino pare bat aste lehenago, Gazteako kamioia eta esatariak Tolosako inauterietan egon ziren. Alain Perezek Txinatik zetorren neska bat ezagutu zuen, gerora gertatu den guztia imajinatzea ezinezkoa zen unean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2020ko inauterietan, koronabirusaren pandemia Euskal Herrira iritsi aurretik, "GU" saioko Alain Perez eta Maite Garmendia Tolosan egon ziren. Festa giroan murgilduta, Alainek Txinatik etorri berria zen emakume bat elkarrizketatu zuen. Birus ezezagun baten agerpenarekin, Txinan bi asteko itxialdia egin ostean herrira bueltatu eta parranda on bat egiteko gogoz zegoela kontatu zion elkarrizketatuak Alain Perezi.

Pandemiaz ezer gutxi genekien garai hartan, egungo perspektibatik begiratuta inozoak diren hainbat galdera eta broma egin zizkioten "GU"ko kideek: ea Chernobyl telesailaz mozorrotu behar zuen, kutsatuta al zegoen, mikrofonoa plastifikatu behar ote zuten…

Bai, 2020ko otsaileko ostegun hartan Gazteak hurrengo bi urteetan zetorrenaren abisua jaso zuen, baina ez genion kasu handirik egin.

Audioak (1)