Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Julen bakarlari eibartarrak “Ixilduak” singlea aurkeztu digu primizian

21 urteko artista gaztea da Julen Leturiondo. “GU”n izan da, asteon publikatuko duen singlea hizpide.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Julen Leturiondoren musikari gaztearen izen artistikoa da Julen. Bere izena hartu duen arren, lagun arteko proiektua dela argi utzi du musikariak Gazteako "GU" saioan.

Artistak 21 urte ditu urteak daramatza musikaren munduan. Duela urtebete, abestiak idazten hasi eta unibertsitateko lagunekin elkartu zen Julen proiektuari forma emateko. Egun, ikaskideak dira bere lantalde teknikoa osatzen dutenak.

Ixilduak singlea aurkeztu du Gaztean, "etapa berri baten" erakusle gisa. Modu bitxian aurkeztuko du abestia: apirilaren 7an Eibarreko Coliseo Antzokian, kontzertu formatuan. Gero, apirilaren 8an, plataforma guztietan izango da entzungai.

Audioak (1)