Kargatzen...
Itxi

Sareak

Amaia Aberasturiren bideo birala, "Doraemon" eta ETB1eko marrazki bizidunak

Bizkaitar aktoreak "Doraemon"en abestiaren euskarazko bertsioa abestu du "La Resistencia" saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken orduetan sare sozialetan birala egin den bideoa izan du hizpide Maite Garmendiak.  Amaia Aberasturi bizkaitar aktoreak "Bienvenidos al Eden" telesaila aurkeztu du David Broncanoren "La Resistencia" saioan.

Elkarrizketako une batean, Aberasturik "Doraemon" telesaileko abestiaren euskarazko bertsioa abestu du, publikoko mutil euskaldun batek eta saioko bandak lagunduta.

Gaiari tiraka, ETB1eko marrazki bizidun kutunen inguruan aritu dira Ibon Fernandez, Alain Perez eta Maite Garmendia.

Audioak (1)