Kargatzen...
Itxi

Inkesta

Maitasun erromantikoa, laugarren postura: egungo gazteek osasuna, askatasuna eta lana lehenesten dute

Espainiar Estatuan 2.000 gazteri egindako ikerketa baten datuak errepasatu ditu Maite Garmendiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maitasunak gure bizitzetan duen garrantzia izan du hizpide Maite Garmendiak, "Gu"n.

40dB enpresak espainiar Estatuan egindako ikerketa baten arabera, osasun mental zein fisikoa, askatasuna, familia eta lana lehenesten ditugu gaur egun, bikotekidearen maitasunaren gainetik.

2.000 lagunei egindako galdeketak beste hainbat datu bitxi utzi dizkigu: bikote harremanei garrantzi gutxiago ematen dieten arren, egungo gazteak (18-24) aurreko belaunaldikoak baino jeloskorragoak dira. Gainera, bikote homosexualak heterosexualak baino prestuago agertu dira harreman ireki baten aurrean.

Audioak (1)