Kargatzen...
Itxi

Musika

Nostalgia musikala: azken urte t’erdiko abestien entzunaldiak % 5 jaitsi dira, lehendabizikoz historian

Berreskuratutako klasikoak, TikToken eztanda eta biniloen salmentaren hazkundea izan ditu hizpide Alain Perezek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Ameriketako Estatu Batuetako MRC Data konpainiaren arabera, azken urte t'erdian kaleratutako musikaren entzunaldi kopurua % 5 jaitsi da, lehendabizikoz historian. Alain Perezek "Gu"n azaldu duenez, hiru arrazoi nagusi egon daitezke fenomeno honen atzean.

Hasteko, TikTok plataformaren bideo biralek aintzinako hainbat klasiko berreskuratu dituzte, modu masiboan. Esaterako, Fleetwood Mac artistaren Dreamsek sekulako oihartzuna izan du aurten, kaleratu eta ia 50 urtera. Arrazoia: zukua edaten eta patinatzen agertzen den gizon honen bideo birala.

Beste alde batetik, streaming plataformetako telesail eta filmek ere nostalgiaren aldeko hautu argia egin dute azkenaldian. Adibidez, 'Stranger Things' telesailak Kate Bushen Running Up That Hill berreskuratu du bere soinu bandarako eta abestiaren entzunaldiak erabat hasi dira egunotan, kantak 37 urte dituen arren.

Azkenik, itxialdiak nostalgia piztu zuela diote hainbat ikerketek. Bada, konfinamendutik, gero eta gehiago dira online entzuteko aukera baztertu eta biniloen aldeko apustua egiten dutenak. Alainek zehaztu duenez, azken urtean, % 51 hazi da biniloen salmenta.

Audioak (1)