Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Mirua: “Durangoko Azokan aurkeztuko dugu gure EPa eta gu benetan ezagutzeko aukera emango du”

Mirua taldeko lagunak “GU”ko estudioan izan dira, “Txin Txin” izeneko single berria aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iaz ezagutu genuen Mirua, Gaztearen Maketa Lehiaketako finalean. Bilboko Kafe Antzokian zuzenean jo zuten, baita Harrobia saria irabazi ere. Garaikurrari esker Oso Polita diskoetxearekin lau abestiko EP bat sortzeko aukera izan dute.

Taldeko Mattin eta Maitane "GU"n izan dira, eta Txin Txin izeneko singlea aurkezten. Taldearen sorreraz, proiektuak izan duen bilakaeraz eta datorrenaz hitz egin dute bi artista tolosarrek.

Gainera, honakoa aurreratu digute: Durangoko Azokan aurkeztuko dute euren estreinako diskoa eta kolaborazioren bat egongo da.

Audioak (1)