Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

‘EH Distopikala’: Gatiburen azkena, TikTokeko 'trend' bihurtuta

Alex Sardui "GU"n izan da, Gatiburen "EH Distopikala" izeneko azken diskoa aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gatibu taldeko Alex Sardui "GU"n izan da, EH Distopikala diskoa aurkezten.

Klima aldaketaren ondorioz hemendik urte batzuetara gertatu daitekeenaz hausnartu nahi izan du bizkaitar taldeak. Sarduik berak azaldu digunez, salaketa egin dute, "umoretik".

Hogeitahiru urteko ibilbidean bandak garai berrietara egokitzen ikasi behar izan du. Horregatik, TikToken ikusi ditugu azkenaldian: "Guk betidanik kantatu eta dantzatu izan dugu, beraz, pentsatu genuen: goazen gu ere bai TikTok bat grabatzera".

Martxoaren 18an aurkeztuko dute diskoa Bilbao Arenan, kontzertu "sinple baina mamitsu" batean. Aurretik, Olaia Inziarte artista nafarra arituko da.

Audioak (1)