Elkarrizketa
Barakaldoko ezinbestekoak, Soy Una Pringadarekin
Donostian izan da Esti Quesada youtuberra, Crossover Series Festivalen programazioaren baitan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Esti Quesada, Soy Una Pringada, Donostian izan da, Crossover Series Festival jaialdiaren aitzakian. "GU" saioan sartzeko tartea hartu du youtuberrak, eta azkenaldian zertan dabilen kontatu digu.
Besteak beste, telesailez aritu gara Estirekin. Azkenaldian gehien gozatu duenaz galdetuta, Prime Videon ikusgai dagoen Swarm aipatu digu.
YouTubera igo dituen azken edukiez ere galdetu dio Maite Garmendiak. Tartean, AEBra egindako bidaia eta Barakaldoko Gurutzeta auzotik egindako 'trauma tour'ra izan dituzte hizpide. Azken honetan, jaio zen auzoko lekurik traumatikoenak gogoratzen ditu youtuberrak: ikasi zuen eskola, bizi zen etxea, auto batek harrapatu zuen zebrabidea…
Apirilaren 1ean Barakaldoko BEC!en egingo den ZEID Festera goazenez, taberna edo jatetxeren bat gomendatzeko eskatu diogu. El bocata de la abuela izenekoa gomendatu digu, bertain baitaude inoiz probatu dituen hanburgesarik onenak.