Itxi

Elkarrizketa

_junoren ‘_BCN747’: pop elektronikoa eta Zestoan erosi ezin izan zuten hotela

Zahara eta Martí Perarnau, _juno taldeko kideak, ‘Gu’n izan dira, ekainaren 1ean Bilboko BBK Aretoan emango duten kontzertuaren aitzakian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zahara eta Martí Perarnau eskarmentudun musikariak dira _juno proiektuko kideak. Otsailean atera zuten _BCN747 izeneko bigarren diskoa eta ekainaren 1ean aurkeztuko dute Euskal Herrian, Bilboko BBK Aretoan.

Lan honetan "pop abestiak egiteko ofizioaz berriz maitemintzea" lortu dute, Perarnauk berak "Gu"n kontatu digunez. "Edertasunaren bilaketatik eta esploraziotik" ekin diote lan berriari eta eskertuta daude diskoak izandako harrerarekin.

Gainera, _BCN747k Euskal Herriarekin lotura zuzena duela kontatu digu bikoteak. Izan ere, "_La canción que no vas a hacer hoy" abestiaren lehen hitzetan aipatzen den hotela Zestoako bainuetxe zaharra da. Zaharak azaldu digunez, IZAROren diskoa grabatu zuenean, bainuetxea ikusten zuten hoteleko lehiotik. Salgai zegoela jakitean, hura erosteko fantasiarekin jostatu ziren hainbat egunez eta amets hori diskora eramatea erabaki zuten.

Hortik abiatuta, Euskal Herriarekin duten loturaz galdetu diegu bi artistei. Martík, bere aldetik, Berri Txarrakeko kideen laguna dela kontatu digu (taldearen agur biran oholtza gainera gonbidatu zuten). Zahara "guztiz maiteminduta" dago Euskal Herriarekin eta, biran dagoen bitartean, gerturatu eta egun batzuk pasatzeko aprobetxatzen duela aitortu digu.

Audioak (1)