Kargatzen...
Itxi

ConquisGaztea

Sandra Caeiro: “Bakezalea naiz, baina ez dakit nola erantzungo dudan gosea eta logurearekin”

Mendaroarra aurtengo "El Conquis"en sartzeko lehiatzen ari den hautagaietako bat da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Sandra Caeiro mendaroarra ezagutu dugu "Gu" saioan. Aurtengo "El Conquis"en lehiakide izateko hautagaietako bat da 22 urteko gaztea.

Ikaslea eta tabernaria da Sandra, eta suhiltzailea izateko prestatzen ari da.

"El Conquis"en sartuz gero biziko dituen egoerez galdetuta, taldean integratzeko arazorik izango ez duela uste du Sandrak. Taldea aukeratu beharko balu, horiarekin gelditzen da mendaroarra.

Proba fisikoek ez dute atzera botatzen, baina badu beldur bat: gosea pasatzea. Izan ere, hautagaiak azaldu digunez, ez zaio arraina gustatzen.

Audioak (1)