Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Dupla: “Plazetako asignatura gainditu dugu baina orain jendeak kozinatzen duen bitartean entzutea nahi dugu”

'De un pueblo llamado Agurain' izeneko bigarren diskoa aurkeztu digu bikoteak, "GU"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duplako kideak "GU"n izan ditugu, De un pueblo llamado Agurain izeneko disko berria aurkezten. Zortzi abesti propio eta bi kolaborazio (Nøgen eta Raimundo el Canasterorekin) aurkituko ditugu aguraindarren bigarren LPan.

Erritmo dantzagarririk falta ez den arren, lasaiago dator bikoa. Honela azaldu digute taldekideek: "Plazetako asignatura gainditu dugu, baina pendiente geneukan jendeak etxean kozinatzen dagoela Dupla entzutea".

Soinu eta jarrera berri bat proposatzeko asmoarekin kaleratu dute diskoa. Aurreiritziak eta epaiak alde batera uzten saiatu dira, euren bideak bilatuz eta guztiz biluztuz.

Zuzenekoez galdetuta, oraindik prestatzen ari direla azaldu digute. Baina aurreratu dizkigute pare bat xehetasun: argi berriak izango dituzte eta, oro har, "handiagoa eta jantziagoa" izango da datorren bira.

Audioak (1)