Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Ikerketa bat, thriller ukitua eta amodio kontuak, ‘Irabazi Arte’ren denboraldi berrian

Ainhoa Azpitarte eta Ane Garmendia aktoreek telesaileko hirugarren denboraldia aurkeztu digute, "GU"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

'Irabazi Arte'ren hirugarren denboraldia aurkeztu digute Ainhoa Azpitarte eta Ane Garmendia aktoreek, "GU"n.

Aktoreak izateaz gain, futbolariak ere badira Ane eta Ainhoa. Baloiarekin duten praktikak errodajean asko lagundu diela aitortu digute.

Denboraldi berriari begira, honakoa kontatu digute: bigarren denboraldiko istripuaren inguruko ikerketa abiatuko dute protagonistek, tramari thriller ukitu ilunago bat emanez. Bestela, futbola, kideen arteko liskarrak eta maitasun kontuak nagusituko dira.

Hego Euskal Herriko hiriburuetan aurkeztu dute denboraldi berria, areto beteetan, publikoaren harrerarekin erabat eskertuta.

'Irabazi Arte'ren hirugarren denboraldiko lehen atala ikusgai dago jada, Primeranen.

Audioak (1)