Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

“Zalantzari esker”, Maialen Ibarraren estreinako EPko lehen singlea

Maialen Ibarra basauriar musikaria ezagutu dugu "GU"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Maialen Ibarra bakarlaria ezagutu dugu "GU"n. Nerabetatik abesten du basauriar musikariak, eta laster bere estreinako EPa kaleratuko du: Nire egia zuen ezpainetan.

Disko horretan aurkituko dugu "Zalantzari esker", Gaztean estreinatu duen singlea.

Erreferentziez galdetuta, euskal musika entzuten du batik bat, baina Olivia Rodrigo eta Coldplay ere oso presente dituela azaldu digu.

Zuzenekoei begira, uda honetan jendaurrean jotzeko prestatzen ari dela kontatu digu Maialen Ibarrak.

Audioak (1)