Itxi

Elkarrizketa

Naxker: ‘Dancing Queen’i keinuak eta burutik kendu ezin dituzun melodiak, Atarrabiatik

Naxker taldeko lagunak “GU”n egon dira, ‘Matxenia II’ izeneko disko laburra aurkezten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Naxker taldeko Jaione eta Nerearen bisita izan dugu "GU"n. Matxenia II izeneko EPa aurkeztu digute Atarrabiako musikariek.

Euren proposamena definitzeko eskatuta, etiketa bat jartzea zaila iruditzen zaiela diote. Bat aukeratu behar badute, indie-popa jorratzen dutela esango lukete, baina diskoan oso bestelako kantak daudela azpimarratu digute.

Duela bi urte elkartu ziren taldekideak estreinakoz, herriko jaietan. Ordutik, kanta propioak eta bertsioak jotzen aritu izan dira. Diskoan ere aurkituko ditugu abesti ezagunen printzak; adibidez, "Abbarena" kantan (ABBAren "Dancing Queen"en melodia baliatuta).

Alex Sardui Gatibuko abeslariaren adierazpenen polemikaz galdetuta, honakoa erantzun dute: "Diskriminazioa badago, bizitzako alor guztietan bezala. Guk denbora gutxi daramagu musikaren munduan eta dagoeneko jasan dugu diskriminazioa". Existitzen ez dela esatea "beste alde batera begiratzea" dela gaineratu dute elkarrizketatuek.

Audioak (1)